Arbaiungo arroila
Zaraitzu ibaiak kareharriaren erosioaren bidez eraturiko haitzebakia da, 6 kilometro luze da eta ia 400 metrotako sakonera du puntu batzuetan.
Erreserba natural honetan, putre kolonia handia kokaturik dago.
Errepidean bertan dagoen behatokitik, arroilaren zati bat ikusi daiteke.