Gaztanbide landa etxea

Landa ostatua Otsagabian

Landa etxea Otsagabian

Gaztanbide landa etxeak 4 kideentzako alojamendua eskeintzen du.

Nafar Pirinioetako Otsagabia herriaren erdigunean kokatzen da.

Guztiz ekipatuta dago eta Pirineoetako txoko ederrak bisitatzeko aukera aparta da.

Lasaitasunaren eta natura gozamenaren bila bazaude, hau duzu zure landa etxea.

Irati basotik pauso bat lehenago

Apartamentua Otsagabiaren erdian

Ingurunea

Si te animas a pasar unos días en nuestro apartamento en Ochagavía, estos son algunos de los lugares que no te puedes perder...

Muskilda baseliza

Muskilda XII. mendeko baseliza erromanikoa da.

Autoz joateko aukera dago baina zoragarria da mendiko bidetik bertara oinez iristea.

Bertatik Nafarroako Pirinioetako gailurrak bikaitasun osoan ikus daitezke.

Urtero, irailaren 8-an, Muskildako dantzariek ama birjinari haien aintzinako dantzak eskeintzen dizkiote.

Aezkoa Ibarra

Ibar honetako 9 herriz osaturik dago, eta gehienek, Nafarroako Pirinioetako antzinako garaiak kontserbatu dituzte.

Betidanik bertako biztanleak abeltzaintzan aritu dira, nahiz eta gaur egun inguruko ekonomian indarra galdu duen. Zenbait tradizio mantentzen dira, nola ez, ardi gaztaren elaborazioa.

Hemen, Nafarroan hoberen mantendu diren trikuharriak ikusi daitezke.

Otsagabia

Otsagabia, Anduña eta Zatoia ibaien artean kokatzen da.

Herrian harrizturiko karrika estuak eta etxe armarridunak nabarmentzen dira.

Europako pagadi-izeidirik oihan handienetariko bat, Irati, 24 kilometrotara dago.

Herritarrek zenbait tradizio eta festa mantendu dituzte: “Muskildako dantzariak”, “Olentzero”, “Orhipean”…

Abodi eski-estazioa

Abodi mendizerran eta Orhi mendiaren makalean dagoen ipar eski-estazioak 20 kilometro ditu eskia, erraketak edota mendi-ibiliak bezalako kirolak praktikatzeko.

Kakuetako arroila

Kakuetako arroila Santa Grazin, Zuberoan, dagoen haitzartea da, inguruko toki ikusgarrienetarikoa Holtzartekoekin batera.

4,5 kilometroko ibilbidea haitzulo, harpe eta ur-jauziz beterik dago.

Parking-a eskeintzen dute ibilgailuak bertan uzteko.

Belagoa Ibarra

Belagua ibaxa Nafarroako ibar glaziar bakarra da eta gailur harroek inguraturiko lautada zabal gisa dago eraturik.

Larra, paraje karstikoa da eta haitzuloak eta arroken artean ateratzen diren mendi pinuak miresgarriak dira.

Inguruan, Neolito garaiko trikuharri asko topa daitezke.

Gaztanbide Landa etxea

Urrutia Kalea 18

31680 - Otsagabia, Nafarroa